Zerbitzuak

ElenQ Technology Ikerkuntza eta Garapena egiten duen enpresa bat da, hortaz, zuretzat ikasten dugu eta barneratutako ezagutza bueltan itzultzen dizugu.

Bigarren mailako zerbitzu bezala, prestakuntza eta ingeniaritza ditugu. Honi esker, amaiezina dirudien proiektu horrekin lagundu zaitzakegu, zuk garrantzi handiagoko kontuak alde batera utzi gabe: bezeroak, mantentze-lanak...

Software-a eta Elektronika ditugu espezialitate, baina artean, diseinuan eta beste hainbat arlotan ere eskarmentu handia dugu.

Ikastea dohainik azpimarragarriena duen ingeniari taldea gara, beraz, ez egin zalantza eta jar zaitez gurekin harremanetan lagundu zaitzakegula uste baduzu.

Nola egiten dugu

I+G hiru etapaz osatutako prozesu bat bezala ulertzen dugu:

Ikerkuntza

Etapa honetan, informazioa batu eta ezagutzan eraldatzen dugu. Normalean, pauso hau artearen egoeraren analisi batekin erlazionatzen da.

Era ezberdinetan eman daiteke, adibidez, gure bezeroekin lan egin dezakegu haien beharrak ulertzeko, gure kabuz ikertu edo adituekin batu gaitezke, proiektuaren ezaugarrien arabera.

Garapena

Ikerkuntza fasean lortutako ezagutza soluzio, produktu, kontzeptu proba (PoC) edo prototipo bat egiteko erabiltzen da.

Garapen eta diseinu prozesuan arrisku eta garapen edo diseinu aukerei buruzko ezagutza batzen da.

Diseinua bezeroari eskura ematen zaio ikuskatzeko, aldatzeko, kopiatzeko eta birbanatzeko baimena bermatuz.

Ezagutza eskualdatzea

Lortutako ezagutza guztia bezeroari berak ondo ulertzeko moduan helarazten zaio, garatutako partearen eskuliburua, zergatik eta nola egin denaren azalpen sakona eta ikerkuntza etapan ikasitakoa barne.

Modu askotan eman daiteke hau: dokumentazioa, kurtsoak edo tailerrak, etab.

Azaldutakoa I+G prozesu osoa da baina proiektu guztiak ezberdinak dira. Horregatik, proiektuaren ezaugarrien arabera, urrats batzuk garrantzi handiagoa izan dezakete besteak baino. Adibidez, ikerkuntza hutseko proiektuetan ez litzateke garapen prozesurik egongo eta prestakuntza proiektuetan ezagutza eskualdatzea egongo litzateke bakarrik.

Egindako lana

Hauek dira gure proiekturik nabarmenenak. Gure repositorioan guztiak aztertu ditzakezu, bai bukatutakoak zein garapenean daudenak.

Postdata, datu kazetaritza proiektua

Postdata Cultumetría-rekin garatutako proiektu bat da. Datu kazetaritza proiektu bat da non gure inguruko gizartea aztertzen dugun gai ezberdinetan kontzientziatzeko asmoz. Guztia software libre moduan argitaratuta.

Epe luzeko elkarlan bat da. Periodikoki proiektu eta artikulu berriak argitaratzeko asmoa daukagu. Lehengo proiektuan Bilboko gizarteak jasatzen hasi den aldaketak agerian jarri nahi ditugu.

Postdata ikusi

Sotapatroi "pertsona uretara" detekzio sistema

Sotapatroi Arduino eta Bluetooth Low Energy teknologietan oinarritutako sistema bat da, itsasontzi batean, patroia uretara erortzerakoan motorra gelditu eta beharrezkoa bada larrialdi abisua botatzen duena.

ElenQ Technology Sotapatroi-ren aurreko lanean oinarritutako prototipo berri bat garatzen ari da.

Artodon Mastodon arte galeria

Artodon arte proiektu bat bezala eraiki da. Bere helburua jendea, bere inguruan daukan teknologia erabiliz, gauzak eratzeko motibatzea eta, aldi berean, Mastodoneko artista komunitatea babestea da.

Zuzeneko bertsio bat ikusi daiteke hemen.

Schiumato web estatikoak sortzeko tresna

Schiumato web orri hau kudeatzen duen web estatiko sortzailea da. Itzulpen prozesua errazten du bere txantiloi sistemarekin. Ekaitzek garatutako i18n_yaml itzulpen liburutegia erabiltzen du barrutik.

Proiektu hau MIT lizentziaren terminoetan argitaratu da.

Lagundu

Egiten duguna gustoko baduzu nahiz eta guretzako proiekturik ez eduki, gogoan izan beste hainbat modutan lagundu gaitzakezula mundua aldatzen.

© ElenQ Technology
Espresuki besterik esan ezean, web honen eduki guztia Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International lizentziaren terminoetan argitaratuta dago.
Iturri-kodea MIT lizentziaren terminoetan argitaratu da.