ElenQ Technology

Postdata proiektua Cultumetríarekin

2018-09-18

Cultumetría-k eta ElenQ Technology-k datu analisian oinarritutako epe luzeko elkarlan proiektu bat aurkezten dugu.

Cultumetría erakunde kulturalen eragin sozial, kultural eta ekonomikoa ulertzea helburu duen empresa bat da. Ikerkuntzara oso zuzenduta dagoenez bion arteko elkarlana hastea erabaki genuen. Gure helburua, beraiek daukaten gizartearen eta eragin sozial eta ekonomikoaren ezagutza eta gure teknologiaren ezagutza batuz, gure ingurunearen alderdi ezberdinak aztertzea da. Hau guztia, noski, modu etikoan.

Postdata-k orokorrean dagoen datu analisiaren ideia haratago eramatea du helburu. Gure instintu eta sentimenduak zenbakietan bihurtu nahi ditugu beti ere gure instintu eta sentimenduak erratuta egon daitezkeela onartuz.

Prozesua gure inguruari arreta jartzen hasten da: gertatzen ari den edozein gauzak gure interesa piztu dezake.

Momentu horretatik aurrera edozer gauza gertatu daiteke. Datu iturrietan bilatzen dugu eta interneten aurkitzen ditugun beste datu desegituratuekin nahasten ditugu, prozesatzen ditugu, estatistikak lortu... Edozer gauza gertatu daiteke. Helburua gure iritzi pertsonala prozesutik kanpo uztea eta egindako analisiak etorkizunean haratago eramateko beti irekita egotea da.

Egindako ikasketen emaitzak proiektuaren web orrialdean datu kazetaritza artikulu bezala aurkezten dira. Artikulu hauetan, datuen ulergarritasuna hobetzeko, irakurleek errez ezagutu ahal dituzten istorioak erabiltzen ditugu oinarri gisa, baina aurkituko ditugun arazo konplexuak gehiegi simplifikatzea sahiesten dugu.

Hemen lotura bat:

https://postdata.biz

Web orrialdea gure kabuz hasitako proiektuen erakusketa bat da baina gure metodologia eta ideiak erabiliz besteek proposatutako proiektuak erasotzeko irrikitan gaude. Gainera, gure metodologia azaltzeko tailerrak eta kurtsoak prestatzen ari gara.

Interesa badaukazu gurekin harremanetan jarri zaitezke.

← Atzera joan
© ElenQ Technology
Espresuki besterik esan ezean, web honen eduki guztia Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International lizentziaren terminoetan argitaratuta dago.
Iturri-kodea MIT lizentziaren terminoetan argitaratu da.