ElenQ Technology

EmpoderaLIVE ekitaldia

2017-09-18

ElenQ Technology EmpoderaLive ekitaldira joan zen (Málaga 2017ko Irailaren 11 eta 12a). Bertan jende askorekin batu ginen eta haiengandik ikasteko aukera izan genuen, nahiz eta ikuspuntu ezberdina izan guztiak gurekin bat zetozten punturik garrantzitsuenean: gizakia errespetatzen dugu, pertsonak jartzen ditugu egiten dugunaren aurretik.

Gainera, Jam Sessionean parte hartu genuen eta berrikuntza, jakituria eta dirua irabazteari buruz mintzatu ginen.

Bideoa kontextuan jartzeko, Ekaitzek Jam Sessionean parte hartu zuen non bakoitzak bere ideia eta proiektuei buruz hitz egin zezakeen. Ekaitzen aurretik, gizon batek bere gurpildun aulkia moldatzeko izan zituen arazoei buruz hitz egin zuen, industriak berrikuntza egiten eta arazoak konpontzen laguntzeko interesik ez daukala argi utziz. Hain zuzen, hori denez ElenQ Technologyk zuzendu nahi duen arazoetako bat, gure helburu eta printzipioak azaltzeko parte hartzera behartuta geunden.

← Atzera joan
© ElenQ Technology
Espresuki besterik esan ezean, web honen eduki guztia Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International lizentziaren terminoetan argitaratuta dago.
Iturri-kodea MIT lizentziaren terminoetan argitaratu da.