Nor Gara

ElenQ Technology pertsonen eta tamaina txikiko eta ertaineko empresen garapen teknologikoa sustatzeko eratu zen, Ikerkuntza eta Garapena egiteko aukera emanez nahiz eta I+G departamentu finko bat izateko baliabiderik ez izan.

Prestakuntza eta ingeniaritza zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditugu gure helburuarekin koherente izateko. Gure xede-bezeroak, haien beharretan oso lanpetuta egoteagatik, askotan prestakuntza eta ideia berrien garapena alde batera uztera behartuta daude. Hortaz, garapen teknologikoa sustatzeko, arazo hau konpontzen lagundu behar dugula uste dugu.

Gure lan taldea irekia eta malgua da eta gauza berriak ikastea atsegin duen personez osatuta dago.

Ekaitz Zárraga

ElenQ Technology-ren sortzailea. Telekomunikazio Ingeniaria.
Ikerkuntza eta Garapen ingeniari lanetara zuzenduta egon arren oraingoz beste zereginak ere betetzen ditu.
Bere talentu bakarra ikastea dela esaten du askotan. ElenQ Technology inspirazio-iturri modura sortu zuen Ekaitzek, gizabanakoak mundua orain dena baino hobea egitera bultzatu nahian, bere laguntzarekin, haien ongizate-zonatik irtetzeko bidea erraztuz.
Ia edozein arlotan interesatuta dago. Bere curriculum vitae-a kontsultatu.

Gure printzipioak

ElenQ Technology gizarte-justizia eta ezagutza libreen printzipioen gainean eraikita dago. Gure oinarriek bi helburu betetzen dituzte, batetik bezeroari konfiantzarik handiena eskaintzea eta bestetik gizarte libreago baten sorreraren parte izatea.

Berrikuntza Etikoa

Berrikuntza Etikoa proiektu batek etikoa izateko eta gizarte hobe bat bermatzeko bete behar dituen arau multzoa da.

Proiektuen aukeraketa

Giza eskubideak, giza esfortzua eta giza esperientzia errespetatzen dituen proiektuetan parte hartu bakarrik. Diseinu Etikoa egin.

Askatasuna

Copyleft lizentziak erabili bezeroak egindakoa ikuskatu, aldatu, kopiatu eta birbanantzeko askatasuna izateko.

Dokumentazioa askatasuna da

Kalitatezko dokumentazioa sortu hartutako erabakiak kontutan hartuz. Honek bezeroak edo honi laguntzen dion bitartekari batek guztia ulertzea ahalbidetzen du.

Gizartera itzuli

Ikasitakoa zabaldu, ez gorde zuretzako. Ezagutza askea izan behar da. Ezagutza askea ez bada gizarte demokratiko bat ezinezkoa da.

Informazio Gehiago

Ikusitakoa gutxi iruditu bazaizu kontaktatu.

Lagundu

Gure printzipioekin bat bazatoz, gogoan izan gure asmoa betetzen lagundu gaitzakezula.

© ElenQ Technology
Espresuki besterik esan ezean, web honen eduki guztia Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International lizentziaren terminoetan argitaratuta dago.
Iturri-kodea MIT lizentziaren terminoetan argitaratu da.